XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Sailordetzaren eta berari atxikitako artezkaritzen ekintza eta helburu-egitamuen gertatze eta eraentza arteztea, lan-egitasmoak onartuz eta haien tegi eta idazguetango ekintzapideen antolakidetze eta ikuskatzearen ardura bere gain hartuz.

d) Jaurlaritza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea.

e) Sailordetzaren menpeko ihardutze-sail eta Artezkaritza guztien egitaraugintza, bultzatze, artezte, antolakidetze eta zaingoa.

f) Sailordetzaren Arduralaritza-Atalen eta atxikita dituen Arduralaritza-Atalen ihardunerako artezpide, adierazpen eta erabakiak ematea.

g) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

h) Indarreango lege-manuek ematen dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egitekoetan aritzea.

Hogeitabigarren Atala.- Zientzia-Politikarako Artezkariak, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu:

b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak.

Hogeitahirugarren Atala.- Zientzia-Politikarako Artezkaritzak, bere egitekoak betetzeko, honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Ikerketa-Oinarrizkoa. - Berarizko Ikerketa. - Ikerketa-Egitasmoak.

Hogeitalaugarren Atala.- Unibertsitate-Artezkariak, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu:

a) Jaurlaritzaren zientzia eta teknikabideen alorreko antolakidetze-bideak sortarazteko eta jarraitzeko saloak egitea, ikerketa eta teknikabide-garapenerako egitarauak gertatzea, ikerketa-egitarauak balio-neurtzeko, aukeratzeko eta jarraitzeko irizpideak finkatzea, ikerketa-egitarauetarako eskuarteen saloak egitea, I.D. xehapen-biltegia eratu eta horren eraentza egitea, ikerlari-gaikuntzarako egitarauak egitea, ikasketa-saridunen lanak gertatuz eta ikuskatuz, eta Ikerketa eta Garapen-alorreko Erresumaren politika erabakitze-erakundeetan esku hartzea Sailaren izenean; halaber, aldez-aurreko iritzia eman beharko du ikerketa-tegi eta institutoak sortarazteari, teknolojia-ikerketarako babespeko erakundeek beste erakundeekin egin ditzaten elkarlan-ituneei eta ikerketa eta garapen-alorreko Erresumarekingo elkarlan-ituneei buruz, eta ikerketarako laguntza eta diru-laguntzetarako deiak finkatu eta zehaztuko ditu.